Gaur iluntzean hasiko da ZINEBI Bilboko Zine Dokumental eta Laburmetraia nazioarteko zinemaldia. Arriaga antzokian egingo dute inaugurazio ekitaldia, Carlos Saurari Ohorezko Mikeldia emanez eta Sail Ofizialean eskainiko dituzten zortzi euskal film laburrak emanez. Azaroaren 24ra bitartean iraungo du jaialdiak. Film irabazleen emanaldiarekin amaituko da film laburren jaialdia. Emanaldi gehienak Golem zinema aretoetan eta Alondegiko auditoriumean izango dira, baina baita beste leku batzuetan ere, Kale Nagusiko BBK aretoan, Arte Eder Museoan eta Guggenheim Museoan. Ines Intxausti antolatzaile taldeko ordezkaria izan da gurean.