Aurrera segitzen du Mugitu! mugimenduak aurreko astean AHTren kontra abiatu zuen txandakako baraualdia. Bizkaian hasi zuten protesta eta orain Gipuzkoarren txanda da. Guk, larunbatetik baraualdian diren Mikel Alvarez eta Guren Zumalde Mugitu! mugimenduko kideekin hitz egin dugu goizean eta biek nabarmendu dutenez “krisi testuinguru honetan, AHTren kontrako desobedientzia zibila eskubide izatetik betebehar izatera pasa da”.