Preso ohien arazoei aurre egiteko sortu da Harrera elkartea. Etxera itzuli ostean, errealitatea ametsen gainetik nagusitzen zaie preso eta errefuxiatu askori. Batzuetan ikasketarik gabe, gehienetan kotizaziorik gabe, ia beti lanik izan gabe, egunerokoari aurre egin behar diote. Arazo zabala eta larria da, aspaldikoa, baina horri heldu dio Harrera elkarte berriak aro berri honetan. Karlos Ioldi gurean izan da gaur.