Euskal Herriko bertso-eskolen Topaketa ospatuko da larunbat honetan Zarautzen. Joan den urtean Lesakan izan zen eta arrakastatsua izan zen hagitz, aurtengoa ere horrelakoa izango da ziur. Eguerditik hasi eta Putzuzulo Gaztetxearekin bat eginez egun osoko egitaraua presatu dute. Ibon Aristi antolatzailearekin solastu dugu Kale Gorrian.