Hiriak ez dira soilik eraikuntza multzoak, hiri baten egitura garrantzitsua da eta hamaika dira diseinuan landu daitezkeen baloreak: mugikortasuna, ekologia, espazio publikoa, baita generoa ere. Emakume elkarte askok hirietako puntu beltzak salatu dituzte esanez ez direla ziurrak. Baina zerk bihurtzen du gune bat arriskutsu? Benetazkoa al da arriskua edo pertzepzio soila?Gai ugari landu ditugu Koldo Telleria Hiri Kolektiboko  arkitektuarekin.