Gaur, zerua apur bat lausotuko dute hego hodeiek, baina ateri eta epel. Hodei zama lodiagoa izango da Araban eta Bizkaian, baina euri arriskurik ez horietan ere. Haizeak hegotik joko du indar handirik gabe eta tenperatura epel samar mantenduko da egunean zehar. Eguzkiaren goxotasun falta nabarituko dugu agian, baina giro atsegina izango da haize gutxiko lekuetan. Bihar, zeru estalia eta euri tantaren batzuk. Haizeak hegoaldetik jarraituko du eta borraskak xaxaturik harro samar ibiliko da tarteka. Tenperaturak aldaketarik ez eta giro atsegin samarra oraindik haize babesetan.