Guraso askoren arazoa edo duda izaten da hurrengoa: euskaraz ez badakit, nola lagundu nire seme-alaba etxeko lanetan? Duda horiek argitzeko eta euskararen inguruan eraiki diren hamaika estereotipo desegin nahian Kike Amonarriz filologo eta telebista aurkezleak hainbat hitzaldi eman ditu. Anitza izan da hitzaldi horietan parte hartu duen entzulea, euskaraz solastu ez baina frantsesa, gaztelera, arabea edota katalana solasten dutenak. Kike Amonarrizek hitzaldi horien berri eman digu gurean.