“Tximeletak. Etengabeko metamorfosia” dokumentalaz hitz egin dugu gaurkoan Aitor Martinez eta Iraitz Salegi gazteekin. Azken hiru hamarkadetako euskal gazte mugimenduaren historia kontatzen da ikus-entzunezko lan honetan, baina Salegik eta Martinezek nabarmendu dutenez “iraganaz hitz egiten duen lana izan arren, etorkizuneko gazte mugimenduari bultzada bat emateko tresna bat izan nahi du”. Ostegunean, Donostiako Doka Kafe Antzokian dokumentalaren aurkezpen jaialdia antolatu dute eta Durangoko Azokan eskuratzeko aukera izanen da.