Sokoako eta Hendaiako kosten artean sortzen da Belharra ur hautsia. Orain, udazkenean da garaia, baina baldintza oso bereziak behar dira uhin erraldoi hau sortzeko. Surfista gutxi batzuk ausartu dira hura hartzen, eta gehienak, ur- motorrak bultzatuta hartu dute . Asier Muniain da bere kabuz, besoekin arraun eginez soilik, Belharra hartu duen bakarrenetakoa. Haritz Larrañaga surfista eta Info7ko kolaboratzailearekin Belharraren inguruan solastu dugu.