Larunbatean “Euskaraz bizi nahi dugu” lelopean Donostian izango den manifestazioaren harira, Kontseiluko zuzendaria elkarrizketatu dugu gaurkoan. Paul Bilbaok adierazi duenez, datozen lau urteetan Jaurlaritza berriak “urrats eragingarriak” emateko aukera dauka “benetan Euskal Herria euskaldundu nahi baldin bada”. Zentzu horretan, helburu hori lortzeko erakunde publikoen eta euskalgintzaren arteko sintonia ezinbestekoa izango dela ohartarazi du Kontseiluko zuzendariak.