Gaur pattal hasiko da eguna, baina hobetzera egingo du gerora. Haizeak ipar-ekialdetik joko du gehienetan eta askoz bareago ibiliko da. Eguerdirako ostarteak nagusituz eguzkia bistan jarriko zaigu, baina epeltasun asko ez du zabalduko haizeak ez diolako utziko. Ekialdeko haize fin hori geldi samar ibiliko da, baina hotz mantenduko ditu bazterrak.
Bihar itxura aldetik irabazi egingo du, baina petral jarraituko du eguraldiak ipar-ekialdeko haize zitalarekin. Laino maskalak sare samar egongo direnez ostarte batzuk zabalduko dira eguzkiari lekutxoak utziz. Goizean zeropean aurkituko da ia lurralde guztia.