“Euskaraz bizi nahi dut” lelopean egingo da bihar manifestazioa Donostian. Euskaraz ere bizi nahi dutela erabaki dute berri euskara ikasten hasi diren herritarrak. Batzuek euskaltegian eman dute izena, bertze batzuek urrats handiagoa eman dute, horixe da Nora eta Kontxik egin dute. Lazkaoko Maizpide Barnetegian euskara ikasten daude orain. Barnetegi baten ez dira soilik klaseak jasotzen, 24 orduko elkarbizitzan euskaraz bizi dira ikasleak. Halaxe kontatu digute Nora eta Kontxik.