Hotzari aurre eginez, milaka lagun atera ziren larunbata arratsaldean Donostian, “euskaraz bizi nahi dut” lelopean. Kontseiluak deitutako manifestazioan jende andanak hartu zuen parte. Paul Bilbao Kontseiluko arduraduna izan da gaur gurean. Nabarmendu du harrotasuna dela larunbateko manifestazioa definitzeko hitz egokiena.