Euskararen Nazioarteko Egunak eskatzen duen gisa, Gureaz Blai irratsaioa berezia izan da. Abenduaren 3an, Info7ko estudioetatik irten eta EHUko Carlos Santamaria zentroa joan dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi. Bertan, gazteak euskaraz bizitzera animatzeko Ika-mizka egitasmoa egiten ari ziren, eta ekimenaren antolatzeileekin zein Ika-mizkako partaideekin hitz egiteko parada izan dute.