Bihar irekiko ditu ateak Durangoko Liburu eta Diska Azokak, eta urtero bezala euskal ekoizpen andana izango dugu bertan. Gazta Zati Bat dokumentalak ere izango du bere lekua azokan, bertzeak bertze, DVD berezi bat kaleratuko da; dokumentala alde batetik eta, bestetik, orain arte ikusi ez diren irudi-bilketa. Nazioen Mundua herri-ekimeneko Dani Oiarbiderekin hitz egiteko aukera izan dugu gaur.