Etxeko txikienentzat ere gauza asko aurkituko ditugu Durangoko Azokan, bertzeak bertze “Katixa Botasun Katua” liburu sorta. Haurrentzako euskaraz eta ingelesez aurkezten diren bost ipuin idatzi ditu Peru Magdalena durangarrak. Protagonista Katixa katemea da. Bere abenturen ildotik, gure gizartean beharrezko diren hainbat balio transmitituko dizkio haurrari. Ipuinarekin batera, DVD bat ere banatuko da, kontu-kontari moduan. GARAko standean egonen da eskuragai.