Gasteizeko Gobernu Kontseiluak hidrokarburoak ikertzeko “Saia” izenekoa baimena eman zion atzo Energiaren Euskal Erakundearen mendekoa den Shesa sozietate publikoari. Fracking Ez Araba plataformatik salatu dutenez, “azken unean Fracking-a egiteko baimen bat eman du PSEren Gobernuak”. Guk, plataformako Mikel Oterorekin hitz egin dugu goizean eta baimen honi buruzko xehetasunak eman dizkigu.