Askapena eragile internazionalistak diska berri bat aurkeztuko du aurtengo Durangoko Azokan. Bildumak “Latinoamérica canta a Euskal Herria” du izenburu eta Argentinako Euskal Herriaren Lagunak-ek eta Askapenak elkarlanean argitaratu dute bi helburuekin: alde batetik azken bi urte hauetan Buenos Aires-eko Herriko Tabernatik pasatu diren musikariak edo Euskal Herriarekin begirune duten musikariei errekonozimendua emateko, eta bestetik Mezo Bigarrena (Algortako musikaria zena) omentzeko. Askapenako Fakun Aznarezek azaldu dizkigu biduma honen nodik norakoak.