Gaur ez dio eutsiko abiatutako onbideari. Goiz partean ateri eta goxo, hego puntuko haizearekin; arratsaldean, berriz, haizea ipar-mendebaldera aldatuko da eta kaskarralditxoa eragingo du. Eraso arina izango da, baina lainotzar ugari eta euri lardatsa izango da kostaldeko tonika. Tenperatura ez da asko jaitsiko eta eguerdiko hego puntuaren epel antza horrek onura ekarriko du.
Bihar ateri izango da antizikloiaren eraginez, baina hotz egingo du, eki haize zitalak tenperatura behean mantenduko baitu. Laino gutxi eta eguzkia bistan dela, itxura ederreko eguraldia; hori bai, hezurretaraino sartzen den haize petral horrekin, goxotasun gutxiko giroa.