Larunbatean Baionan ospatu zen Bakearen Aldeko Foroaz hitz egin dugu gaur Bake Bidetik ekimeneko bozeramalearekin. Anais Funosasek oso modu baikorrean baloratu du larunbatekoa eta gatazkaren konponbidea “posible dela” ondorioztatu zutela esan digu. Konponbidea eskuratzeko jendarte zibilaren parte hartzea ezinbestekoa izango dela esan digu Bake Bidetik ekimeneko bozeramaleak eta Estatuek blokeo egoera mantendu arren, konponbidearen aldeko urratsak ematea posible dela.