“Kafesne bat eta patata tortilla mesedez”, “kar, kar, kar, jende gutxik eskatzen dit euskaraz, ze grazia”. Zerbitzari beltzaranari euskaraz eskatu eta bera irriz hasteak bezeroari sortutako tentsioaz, zein ondoren zerbitzariak euskaraz egiteak dakarren sentipen onaz mintzatu dira Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi aurtengo azken Gureaz Blain. EGIN KONTU atalean, Ane Agirregomezkortak gabonetan opariak egiteko aholkuak eskaini ditu, euskal produktuen katalogoan zentratuta. Datorren urtera arte!