Herrira mugimenduko bozeramalearen aburuz, larunbatean Baionako Foroan sinatu zuten adierazpena “urrats garrantzitsua” da euskal preso politikoen eskubideen aldeko borrokan. Fran Baldak urtarrilaren 12ko manifestazioaz ere hitz egin du eta abenduaren amaieran Atarrabian izango den Hatortxu Rock jaialdiaz ere mintzatu da, besteak beste.