Naturaz gozatzeko aukera ezin hobea dugu egun hauetan Bilbon. Mendi Film Festival zine jaialdia oparoa da hagitz: arrisku handiko abenturak, muturreko kirolak, ekologia, etnografia, mendiko erreskate-lanak alpinismoa edo ingurumena. Aurten Gasteiz utzi eta hiriburu bizkaitarrera mugitu da zinemaldia. Jabi Baraiazarra zinemaldiko zuzendaria izan dugu gaur gurean.