2012ari lurrikara batekin erran diogu agur. Epizentroa okzitanian izan bazen ere Euskal Herrian lurrak dardar egin zuen, gutxi batzuek sumatu zuten ordea. Larraitz Etxeberria Eureka! Zientzia Museoko langilearekin hitz egin digu gaur, azaldu digu nahiz eta gurean aktibitate sismikoa baden, lurrikara handi bat izateko aukera oso txikia dagoela. Lasai egin dezakegu lo, beraz.