Gaur oskarbiaren hotz puntua izango dugu goizean behe laino batzuekin. Hori segituan konpondu, eta eguraldi polita eta atsegina garatuko da, hego-ekialdeko haize leunarekin. Antizikloi biribila geure parean, presioa oso goian kokaturik. Ez aldendu eta ez desegin, hemen geratuko da. Eguzkia ere gure alde lanean zeru urdinetik. Tenperatura maximoa dezente igoko da.
Bihar egunsentian fresko eta behe laino batzuk, baina zerua garbi eta urdin egun osoan. Tenperatura maximoak zertxobait irabaziko du eta haize geldiarekin epel sentsazioa areagotuko da. Lurralde osoan berdintsu. Giro zoragarria geratuko da leku guztietan.