Olatu Talkak lau urte beteko ditu aurten. Pasa diren  edizioetan bezala, herritarren partehartzea bultzatuko dute aurtengoan ere.  Herritar amateurrentzat aukera paregabea da Olatu Talka Igor Otxoa Donostia 2016-ko zuzendariaren ustez, eta proposamen berrietarako ateak zabalik daude.  Maiatzaren azken asteburuan ospatuko da, Donostiara soilik ez, Euskal Herri osora zabaldu nahi dute Olatu Talka.