Gabonetako oporren ajeak gainetik kenduta, itzuli da Gureaz Blai Info7ra. Auto tailer bateko zerbitzua euskaraz eskaintzen ez dutelako kexatu eta “Arrazoi duzu, ez dugu batere ohiturarik, baina bagara hainbat euskaldun tailer honetan” bezalako erantzun bat jasotzeaz aritu dira gaurkoan Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi. “Egin kontu!” atalean, berriz, Jon Goikoetxearen ahotik jaso dituzte justizia arloko tramiteak euskaraz egin ahal izateko aholkuak.