Mobilizazioekin jarraitzen dute Alfa taldeko langileek. Joan den astean bi orduko bi lanuzte egin ondoren, lehen greba eguna izan zuten atzo, zuzendaritzak egin nahi dituen 87 kaleratzeen kontra. LABek gogorarazi du taldeak ez duela hitza bete, ez baititu oraindik agindutako bideragarritasun planak aurkeztu. Gainera, akordio bat lotzeko prest agertu da, betiere kaleratzerik ez badago. Guk, LAB sindikatuko Jon Kirru Iparragirrerekin hitz egin dugu.