Larunbateko manifestazioaren atarian Ione Lazkoz eta Isidro Gabirondo euskal preso politikoen senideak elkarrizketatu ditugu gaurkoan. Lehenengoa Jesus Mari Mendinuetaren bikotea da eta bigarrena berriz, Juan Mari Gabirondoren anaia. Biek ala biek aski ondo ezagutzen dute espetxe politikaren krudeltasuna eta horren lekukotasuna utzi digute. Etsipenetik urrun “itxaropenaz” mintzatu dira. Hori bai, bai Ionek eta baita Isidrok ere “presoen aldeko borrokak egunerokoa izan behar duela” nabarmendu dute.