Gaur eguraldi polita. Goizean hotz, baina apur bat epelduko du gerora. Haizeak hego ukitua ibiliko du, baina ia geldi eta epeldu ezinean. Borraskaren tartetxoa aprobetxatuko du antizikloiak gure parean egonalditxoa egiteko. Hodei gutxi eta ateri. Hobekuntza nabarmena ez, baina estimatuko dugu pixka hori ere. Bihar okerrera joko du eta negu boladan sartuko gara.
Bihar tenperatura behean eta euri mehatxua egunaren hasieran. Euri lardatsa eta mendebaldeko haize petrala arratsaldean. Tenperatura jaisten eta giroa txartzen iluntzetik aurrera. Borraska iritsi eta bete-betean hartuko gaitu, baina gaur ez hainbeste.