Bart hilik aurkitu dituzte hiru emakume kurdu Parisko Kurduen Informazio Bulegoan. Haietako bat, Fidan Dogan, bertako zuzendaria zen; beste bat, Sakine Cansiz, PKK Kurdistango Langileen Alderdiko sortzaileetako bat, eta bestea, Leyla Soylemez, gazte erakunde kurdu bateko kidea. Gertaera larri honek hautsak harrotu ditu eta komunitate kurduak zerbitzu sekretu turkiarrei egotzi dei erahilketen ardura. Guk, gertatutakoari buruz galdetu diogu Txente Rekondo nazioarteko analistari.