Donostiako Piratak ez daude inoiz eskuak gurutzaturik. Orain ere, lanean dabiltza. Dokumental bat jarri dute abian eta hura bukatzeko laguntza eskatu dute. Verkami web orrialdean, crowfunding-aren bidez lagundu daiteke Izan Pirata dokumentala. Egun gutxian, izugarrizko babesa jaso dute. Lander Arbelaitz Piraten komunikazioko kide da eta harekin solasteko parada izan dugu.