“Zuek gazteok, orain edozeini hitz egiten diozue euskaraz!” esan dio andre batek autobus geltoki batean informazioa euskaraz eskatu duen gazteari. Portaera eredugarri horrek harridura zergatik sortu dioten hausnartu dute Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik gaurko saioko Nola entzun hala erantzun tartean. Ondoren, Iñaki Arantzabalen aholku informatikoak izan dituzte hizpide, Egin kontu! atalean.