Lau pertsona epaitu dituzte gaur Donostian, kontsumismoaren eta desarrollismoaren aurkako protesta ekintza batean parte hartzeagatik. 2010ko urtarrilaren 5ean Errege Magoz jantzirik, porlanez betetako bi bidoitara kateatu ziren Irungo “Txingudi” merkatal-zentroko sarreran. Ekintza harengatik, fiskaltzak 2 urteko espetxe zigorra eskatzen du auziperatu bakoitzaren aurka eta guk, epaiketa hasi aurretik, horietako batekin hitz egiteko aukera izan dugu.