“Su haietatik ke hauek” liburua kaleratu berri du Iñaki Petxarroman kazetariak. Hondakinak Kudeatzeko Plan Nagusiaren 10. urteurrena baliatu du liburua plazaratzeko eta bertan zaborren kudeaketari buruzko hari-mutur guztiak lantzen ditu Berria egunkariko kazetariak. Gaur goizean elkarrizketa egin diogu Petxarromani eta ideia interesgarri asko aipatu ditu. Bere hitzetan, “birziklatzeak ezin du izan hautazkoa, derrigorrezkoa baizik” eta errauskailuaren aldekoek “oso modu arduragabean jokatu dutela” kritikatu du, “ez birziklatzearena eskubide bat balitz bezala saldu dutelako”.