Aste batzuk besterik ez dira pasa Batasunak bere burua disolbatzen zuela iragarri zuenetik eta gaur, erabaki horren zergatiak gertuagatik eta modu sakonagoan ezagutu nahi izan ditugu Maite Goienetxe ezker abertzaleko bozeramalearekin. Batasuna sortu zenetik egindako lanaren bilana egin du Goienetxek eta aurrera begira ezkerreko abertzaleen arteko elkarlana inoiz baino garrantzitsuagoa izango dela baieztatu du. Batasunako militantzia hausnarketa prozesu batean murgilduta dagoela ziurtatu du Maite Goienetxek eta datozen hilabetetean bere erabakien berri emango duela iragarri du.