Arkaitz Anza, bere militantzia politikoagatik edozein unetan espetxeratua izateko arriskua duen Oarsoaldeko 5 gazte independentista horietako bat da. Xabier Lujanbio eta Maitane Linazasororekin batera ezkutatzeko erabakia hartu zuen Arkaitzek “militantzia politikoarekin jarraitu ahal izateko”. Hunkituta hitz egin du Oreretako gazteak Info7 Irratiari eskaini dion elkarrizketan. Bihar, berari eta Oarsoaldeko beste lau gazteei elkartasuna adierazteko manifestazioa izango da Donostian Eleak mugimenduak deituta.