Gaurko Gureaz Blaiko lehen atalean, erdal elebakar baten honako esaldia hartu dute hizpide Ainhoa Lasak eta Nekane Zinkunegik: “¿y qué pretendes, que yo no me entere? porque ya lo he intentado, y no es nada fácil”. Hortik abiatuta, hizkuntza espazioen inguruan aritu dira hizketan. Egin kontu atalean, berriz, Badubada erakusketako familia tailerrez aritu dira, Gorka Lazkano tailer dinamizatzailearekin, eta Aitor Manterola tailerretan parte hartutako herritarrarekin.