Gaur egun handia da Zubieta, Ituren eta Aurtitzen. Zubietarren Iturengo bidea hartuko dute gaur, eta herrian mozorroek egingo dute ongi etorria. Bihar, alderantziz egingo dute, Iturengoak Zubietara. Aspaldiko ohitura da joaldunena, erraten da zintzarri soinuekin espiritu txarrak uxatzen dituztela. Iturengo Eusebiorekin egon gara gaur solasean, gosaltzen ari ziren herriko etxean.