Gasolindegiko ordainlekuan hiru hatz altxata “kobratu hirugarren kaxakoa mesedez” esan eta bertakoak: “no le entiendo, hableme en castellano por favor” erantzunez gero, zer egingo zenukete? Egoera hori eta ingurukoen artean portaera horrek izandako eraginaz aritu dira gaurkoan Ainhoa Lasa eta Nekane Zinkunegi NOLA ENTZUN HALA ERANTZUN atalean. EGIN KONTU tartean, berriz, Larraitz Madinabeitia elkarrizketatu dute lan munduan euskalduntzeko trebakuntzen inguruan.