Hemen ditugu iñauteriak. Herri bakoitzak modu berezia badu festa hauek ospatzeko. Donostian, urtarrilaren 20ko danborrarak iragartzen ditu iñauteriak, baita kaldereroek ere. Baina inork gutxik daki festa hauek ospatzeko Donostian soka-muturra egiten zela eta izugarriko arrakasta bazutela, Aldamar kaletik Plaza Berrira. Josu Tellebide etnografo donostarra gurean izan da gaur.