Bilboko gay-lesbo-trans nazioarteko zinema eta arte eszenikoen jaia gaur bertan hasiko da. urte berezia aurten, 10 urte bete dituztelako. Erreferente bihurtu da dagoeneko zinemaldi hau, Bea Majuelo komunikazio arduradunarekin hitz egin dugu gaur. Nabarmendu digu Zinegoak aldarrikapen gunea badela, eta aukera politika beste herrialdeetako egoeraz jabetzeko. Bertzalde, aurtengo edizioan ikusi ahal izango diren perlak aipatu dizkigu baita sail bereziak ere; horien artean, “El show del Txistu” atala, non ikuslea bera izango den epaile. Publikoaren txistuen arabera erabakiko da zein den laburmetraia irabazlea.