Fracking-aren kontrako plataformek ekimen legegilea aurkeztu dute gaur Gasteizeko Parlamentuan haustura hidraulikoa debekatzeko helburuarekin. Orain Parlamentuko Mahaiari dagokio proposamena onartu ala ez erabakitzea eta behin tramite hori igarota, ekimen legegilearen aldekoek 30.000 sinadura bildu beharko dituzte datozen hilabeteetan. Guk, Fracking Ez Araba Plataformako Mikel Oterorekin hitz egin dugu gaurkoan eta ekimen legegilearen nondik norakoak azaldu dizkigu.