Euskal preso politikoen alde “borroka guztiek” balio dutela uste du Jon Lekuonak eta horregatik, “bere estiloan” borrokatzeko hautua egin du. Larunbat honetan, bere monoziklora igoko da eta Ordizia eta Iruñea artean dauden 80 kilometroak gurpil baten gainean egingo ditu. Goizeko 06:30ean Ordiziako Herriko Tabernatik abiatuko da eta arratsaldeko 19:00 aldera Iruñeako Alde Zaharrera iristea espero du. Lekuonak aurreratu digunez “eguraldi traketsa ez da oztopo izango”, berak nabarmedu digunez “senideek astebururru sufritzen dituztelako eguraldiaren gora-beherak”. Twitter bidez bere erronkaren berri izateko aukera izango da ondorengo kontuan: @monozikloz