Bihar, arratsaldeko 17:30ean, Iruñeko Golem zinema aretoetatik manifestazioa irtengo da CAN auzia argitu dadila aldarrikatzeko. Protestaren deialdia herritar talde batek egin du Nafarroako Kutxari buruz egia osoa orain lelopean. Guk, biharko manifestzioa bultzatu duen Xabier Barber, ESK sindikatuko kidearekin hitz egin dugu goizean. Barberrek nabarmendu duenez, “CAN auzia argitzeko mobilizazioak beharko dira eta biharkoa lehen urratsa da”.