Battitte Salaberry, Hendaiako auzapezarekin hitz egin dugu gaurkoan. Baionako suprefetak ezarritako debekua ahal bezain pronto konpontzeko borondatea azaldu du auzapezak eta herriko ikastolaren aldeko mezua zabaldu nahi izan du. Gaurkoan hain zuzen, Seaskak bilkura du Pauen Prefet eta Suprefetarekin. Bilkura honen atarian, larunbatean, 3000 lagun inguruk manifestazioa egin zuten Hendaiako kaleetan zehar “Ikastola herri eskola” lelopean.