Behin Gazte ZukGua prozesua amaituta, begirada guztiak Lizarran jarri dituzte gazte mugimenduko kideek. Datorren martxoaren 2an Kongresu Nazionala izango da Nafarroako herrian eta bertan erakunde berriaren izena eta izana publiko egingo dituzte. Martxoaren 29, 30, 31ean eta apirilaren 1ean berriz, gazte antolakunde berriaren jaiotza ospatuko dute Urduñan eta jaialdi hori “indar erakustaldi bat” izatea nahi dute. Gotzon Elizburu eta Irati Sienra gazteekin hitz egin dugu gaur Gazte ZukGua prozesua nola joan den hobeto ezagutzeko.