Legebiltzarreko Mahaiak ez du onartu joan den ostegunean Fracking Ez Araba plataformak aurkeztutako herri ekimen legegilea. Hidrokarburo ez-konbentzionalen ustiaketa debekatzea zen proposamenaren helburua, baina EAJk, PSEk eta PPk kontra bozkatu zuten. Guk, erabaki honen balorazioa egiteko Mikel Otero, Arabako Francking Ez! plataformako kidearekin hitz egin dugu goizean eta Jaurlaritzak “iruzurra” egin diela esan digu.