Munduko alkate onena, Iñaki Azkuna bera da Bilboko arausteetako karterlaren irudia da. Bilboko Iñauterietako arima Bilboko Konpartsak dira, eta aurten ere egitarau oparoa prestatu dute. Plaza Berrian Farolin eta Zarambolasen epaiketa herrikoia eginen da Plaza Berrian.  Bi pertsonaia horiek bilbotar petoen irudia isaltzen dute, bata bilbotar izateaz harroa  eta bertzea gibel-handia, ezerk edo inork bizitza aldatuko ez diona. Konpartsetako Iñaki Larrañagarekin egon gara gaur solastean, aurreratu digu umorea izango dela iñauterietako protagonista, eta Arte Ederretako museoan bertze sorpresa bat badaukatela prest.