Aita Santuak dimisio eman duela probestuz Mixel Oronoz [1935-Baigorri] elkarrizketatu dugu gaurkoan. Duela gutxi, arrakasta itzela izan duen “Enfin don Aillet vint” liburua kaleratu du. Bertan, Baionako gotzain Marc Aillet gogor kritikatzen du Oronozek eta eskuin-muturrekoa eta “integrista” dela dio. Gaurkoan bere liburu berriaz eta Benedicto VXI.ak eman duen dimisioaz galdetu diogu eta “Ratzingerrek bere ideologiakoak ez ziren teologoak kanporatu, baztertu eta zigortu zituela” esan digu. Eliza barru-barrutik ezagutzen du Mixel Oronozek eta Vaticanoaz, Aita Santuaz eta Baionako gotzain “intregristaz” hitz egin digu.